Apustu Etxeen gaitzari aurre egiteko deia Errenterian
Apustu etxeen gaitzan sakontzeko eta honi nola aurre egiteko klabeak eskaintzeko, PCE-EPK-k eta Gazte Komunistak hitzaldi bat antolatu dute Errenterian hilaren 10ean. Reina Aretoan antolatu den solasaldian Igor Meltxor kazetari eta idazlea; Gaizka Suarez, Eragin Bilboko gazte prekarizatuen asanbladako kidea eta Iruñerriko apustu etxeen aurkako plataformako kideek hartuko dute parte.
2007ko krisiaren ondoren, apustu etxeen biderkatzearen lekuko izan gara. Datuek hazkunde hori baieztatzen dute: 2017an euskaldunok 340 milioi utzi genituen apustuetan, 2012. urtean baino %113 baino gehiago, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren arabera.
Gazte Komunistok bi fenomenoen artean lotura zuzena dagoela uste dugu. Apustu etxeek gazteok bizi dugun errealitate prekariotik ateratzeko bide erraza dagoelaren ilusio faltsua saltzen dute, artean aurkitu ditzakegun arriskuak -beste batzuen artean, ludopatia bezalako gaixotasunak- iragarki deigarrien eta argi dotoreen atzean ezkutatuz.
Arrazoi hori dela eta, PCE-EPKrekin batera apustu etxeen gaitzari buruzko hitzaldia antolatu dugu hilaren 10ean, Errenteriako Reina aretoan. Igor Meltxor, kazetaria, idazlea eta apustu etxeen gaian aditua, izango dugu. Baina antolatzaileon helburua errealitatearen argazki bat eskaintzetik haratago doa. “Gazteak apustu etxeen aurka eta gure miseriaz etekinak ateratzeko baliatzen den sistemaren aurka antolatzea da helburua”, Lara Montilla, gure Idazkari Politikoaren hitzetan. Horregatik, hitzaldian, borroka horretan esperientzia duten gonbidatuak izango ditugu: Eragin, Bilboko gazte prekarizatuen asanblada eta Iruñerriko Apustu Etxeen Aurkako Plataforma.
APUSTU ETXEAK GURE AUZOETATIK KANPO!