Euskal Herriak Coca Colari ez

Coca Colaren aurkako ekimena Euskal Herrian pixkanaka aurrera doa. Orain urte bat jarri zen abian ekimena, eta 60tik gorako taberna, elkarte, txosna, etab. batu dira ekimenarzekin.

Horrez gain, eztabaida piztuta dago jendartean eta ziur gaude gero eta gune gehiagotan Coca Colari EZ esango diotela.

Uztailaren 22an, lehen aldiz Euskal Herrian, Coca Colaren aurkako nazioarteko egunarekin bat egin eta elkartaratzeak eta bestelako ekimenak izan dira. Egun hau Munduko Jendarte Foroak ezarri zuen 2003an eta munduko beste bazter askotan ere mobilizazioak eta bestelako ekimenak izan dira.

Gure herrian, berriz, Askapena eta Kamaradak taldeek deituta elkartaratzeak izan dira eta Altsasuko zein Olaztiko gazte asanbladek herria apaindu eta informazioa zabaldu dute. Ezezagunek Coca Colako makinen kontra sabotaiak egin dituzte (silikona, txotxak etab. erabiliaz).