EUSKARALDIAREKIN BAT!

Gazte Komunistok “Euskaraldia” ekimenarekin bat egiten dugu eta euskararen aldeko baliabide gehiago exijitzen ditugu.

(más abajo en castellano)

Euskarari bultzada bat emateko helburua izanda, euskal gizartearen sektore ezberdinek “Euskaraldia” ekimena sustatu dute. Proiektua antolatzen ari dira jada, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra aurrera eramango dute.

Gazte Komunistok euskararen sustapena, erabilera eta ezagutza ezinbestekoa delako atxikitzen gara.

Gaur egun, gazteon eskubide linguistikoak ez dira bermatzen. Euskararen erabilera eta ikasketa zailtzen duten politika anitzak daude, halaber, Nafarroako hizkuntzaren zonifikazioa, hezkuntzan ditugun hizkuntza ereduak, euskaraz ikasteko ezintasuna, edo euskara ikasteko garestitzea eta pribatizazioa.

Alde horretatik, Gazte Komunistok honakoa aldarrikatzen dugu:

  • Euskararen normalizaziorako jartzen diren oztopo guztiekin amaitzea.
  • Gazteon hizkuntza eskubideak bermatzea, nahiz Gipuzkoan edo Nafarroan bizi, baliabide ekonomikorik ez izan, edo Euskadin jaiotakoa izan edo Euskadira migratu behar izana.
  • Gazteon euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidea bermatzea, adibidez, eskola publiko eta doakoan euskaraz ikasteko eskubidea bermatuz bizitza akademiko osoan zehar.
  • Gazteoi euskara ikasteko eskubidea bermatzea hezkuntza publiko eta doakoaren bitartez.

Euskara gizarte kohesiorako tresna izan behar da, eta horretarako Euskadin bizi direnei, bere jatorria edo klase soziala zeinahi den, euskararen erabilera eta hizkuntzaren ikasketa publiko eta doakoa bermatu behar zaie.

 

-

 

Gazte Komunistak nos adherimos a la iniciativa “Euskaraldia” y exigimos más recursos para el euskara.

Desde distintos sectores de la sociedad vasca se está impulsando una iniciativa conocida como “Euskaraldia”, mediante la cual se buscará impulsar el euskara. Este proyecto ya ha comenzado a organizarse y se desarrollará entre los días 23 de noviembre y 3 de diciembre.

Desde Gazte Komunistak nos adherimos ya que consideramos imprescindible impulsar el euskara, su uso y conocimiento.

Denunciamos que actualmente no se garantizan los derechos lingüísticos a la juventud. Existen innumerables políticas que dificultan el uso y aprendizaje del euskara, como la zonificación lingüística en Nafarroa, los actuales modelos lingüísticos en la educación, la ausencia de la totalidad de los estudios en euskara o la carestía y privatización de su aprendizaje.

Desde la Juventud Comunista reivindicamos:

  • Acabar con todas las trabas que imposibilitan la normalización lingüística.
  • Garantizar los derechos lingüísticos de la juventud, viva en Gipuzkoa o en Navarra, aunque no tenga recursos económicos, haya nacido en Euskadi o haya tenido que migrar a nuestro país.
  • Garantizar el derecho de la juventud a vivir y estudiar en euskara, garantizando, entre otros, el derecho a poder cursar la integridad de los estudios en euskara en una educación pública y gratuita.
  • Garantizar a la juventud el derecho a estudiar euskara de forma pública y gratuita.

El euskara debe ser una herramienta de cohesión social, y eso solamente es posible garantizando a cualquiera que viva en Euskadi, sea cual sea su clase social, pueda usarlo y aprenderlo de forma gratuita y pública.