Leioan, Boloniaren kontra

EHUko lau ikasle elkartek bat egin dute ikasle eguna ospatzeko

 

 

Bizkaiko campusean elkarrekin salatu dute EHUko agintariek Bologna prozesua «inposatu» nahi dutela

Batasuna. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle elkarteek aldarrikapen bateratuak egin zituzten atzo Bizkaiko campusean, ikasleen nazioarteko egunaren karietara. Unibertsitate Kritiko Baten Aldeko Asanbladak, Ikasle Abertzaleak taldeak, Eraldatuk eta Ikasle Ekintzak deituta, EHUk Bologna prozesua «inposatu» egin nahi duela salatu zuten.

Elkarte horietako kideak sinetsita daude ikasleek ez dutela behar beste informazio jaso Bolognari buruz, eta prozesuak ekarriko dituen aldaketen inguruan informazioa eman zieten.

Prozesuaren aurka egoteko arrazoiak badituztela diote: ikasleen hitza ez dutela kontuan izan, unibertsitatez kanpoko politikariek erabaki dutela, unibertsitatea «pribatizatu eta merkantilizatu» egingo dela, matrikulak garestiagoak izango direla, Europako unibertsitateak «homogeneizatu» egingo dituztela...

Ikasgelaz ikasgela mobilizaziorako deia egin ondoren, Bologna prozesuari buruzko bideo emanaldia izan zuten, eta, ondoren, gogoetan aritu ziren izango dituen ondorioez eta egin beharreko mobilizazioez. Gainera, Poloniako, Italiako eta Kataluniako ikasleek aurrera eramandako «borrokak» aztertu zituzten, baita EHUn Bolognaren aurka egin dituztenak ere. Bazkalondoan, Bologna ikaslearen Monopoly jolasean aritu ziren, «prekarietatearen jokoan», alegia. Horrekin, erakutsi nahi izan zuten sistema berria indarrean jartzen denean ikasle gehien-gehienak langabezian egongo direla, edo, lana izatekotan, prekarioa izango dela.

Bologna prozesuaz gainera, bestelako aldarrikapenak egin zituzten ikasleek Leioan. Besteak beste, egunero unibertsitatera joateko autobusetan dirutza gastatzen dutela salatu zuten, eta ikasleentzako bonoa sortzeko eskatu zuten.

Juantxo Arakama Unibertsitate Kritiko Baten Aldeko Asanbladako kidearen esanetan, «espero bezala» joan zen eguna, nahiz onartu huts batzuk egin zituztela antolaketan. «Campus osoan mugitu gara, jendeak jakin du gaur [atzo] mobilizazio eguna zela. Hala ere, bazen jendea ikasle eguna zela ez zekiena».

Aurrera begira ere mobilizazioetan jarraitzeko asmoa agertu du Arakamak. Nolanahi ere, oraindik ez dute ekimen zehatzik adostu.

Ardiak eta artzainak NUPen

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Bologna prozesua ardien eta artzainen bidezko parodia batekin salatu zuen Ikasle Abertzaleak taldeak. Ardi txuriek artzainak esaten ziena egiten zuten, alegia, klasera joan besterik ez; ardi beltzek, ostera, «ikasleen hitza» aldarrikatu eta full time ereduaren aurkako kartelak erakusten zituzten. Bestelako aldarrikapenak izan ziren Gasteizko campusean, eta Donostiako Zubiri ikastolan eta Pasai-Lezo Lizeoan (Gipuzkoa) ere.

 

 

 

 Unidad contra Bolonia

 
Varias organizacones estudiantiles de la EHU nos unimos el lunes pasado para celebrar el Día Internacional de los Estudiantes y para denunciar la imposición del Proceso de Bologna a los estudiantes. Después de llamar a la movilización de clase en clase realizamos un análisis de las consecuencias que tendrá para la educación pública el Espacio Europeo de Educación Superior y de cómo proseguir con las movilizaciones.

Hay muchas razones para estar en contra de Bologna: no han tenido en cuenta la opinión de los estudiantes, lo han decidido políticos al márgen de la comunidad universitaria, privatizará y mercantilizará la universidad, las matrículas serán más caras...

Durante la movilización de este lunes, además, analizamos las experiencias de lucha realizadas en la propia EHU y en Polonia, Italia y Catalunya. Tras una comida popular se realizó un juego similar al monopoly, 'El Juego de la Precariedad', en el que se mostraba cómo la mayoría de los estudiantes estaremos en el paro cuando el nuevo sistema se ponga en funcionamiento o, de tener trabajo, este será precario.

Además de rechazar el Proceso de Bologna, también aprovechamos la jornada para exigir ciertas mejoras para el alumnado de Leioa. Entre ellas, un bono estudiantil para el transporte que abarate el coste que nos supone acudir a la fcultad todos los días.