Enlazando alternativas
Europa eta Latinoamerikako ministroen gailurraren aurrean euskal eragile sozial, sindikal eta politikoen manifestua
VIERNES 14 DE MAYO
MANIFESTACIÓN DESDE PLAZA ARRIAGA
19.30H
CONVOCAN:
ESK - LAB - LKN/CGT (Banka) - STEE-EILAS - EHNE - AMB/BEA - Bilgune Feminista - KEM/MOC - GKK - EGK - ANTIKAPITALISTAK - GOGOA - ALTERNATIBA - Gazte Komunistak - PCE/EPK - BBVAren KONTRAKO PLATAFORMA - EKOLOGISTAK MARTXAN - BILBOKO EZKER ABERTZALEA - KAKITZAT - KOMITE INTERNAZIONALISTAK - Zordunok/RCADE - Bakea eta Duintasuna/OMAL - HEGOA - MUNDUBAT - MUGARIK GABE - Euskadi-Cuba
BILBO. Manifestapena "Kapital eta gerrateen europaren aurka" Arriagan, maiatzak 14, ostirala, 19:30
Kapital eta gerraren €uroparen aurka eta bere krisiaren aurka. Herrien arteko elkartasunaren alde!!
Sinatzen dugun elkarte-eragileok, “Enlazando Alternativas – Red Birregional Europa, América Latina y Caribe” sarearen deialdiarekin eta maiatzaren 14tik 18ra Madrilen Gailur Ofizialeren aurrean proposaturiko jarduerekin - Herrien Gailur alternatiboa eta Herrien Epaitegi Iraunkorra - bat gatoz. Era berean, herri mailan mobilizatzeko eta antolatutako ekimenetan (eranskinean zerrendatuta daudenak) parte hartzeko deialdia luzatzen diogu euskal gizarteari.
Euskal Herritik, gerra, kapitala eta potentzien Europaren aurka agertzen gara ere. Hemen, Bilbon besteak beste, egoitza dituzten transnazionalak – BBVA eta Iberdrola adibidez – eta beste elite horiek dira gailur horietan Latinoamerikako emakume eta gizonen esplotazioaren bidez garatzen diren politiken benetazko onuradunak.
Horrez gain, gobernuak eta euskal erakundeek eredu ekonomiko kapitalistarekin duten kidetasuna salatzen dugu. Alegia, gerrak eragiten, ingurogiroa eta kulturak suntsitzen eta gutxi batzuk aberasteko jende asko txirotzen duen desarrollismoaren disenatzailea den eredua. Bestalde, hemen ditugun politikak eta ekonomiak beste herriek dituzten zorretatik onurak ateratzen dituztela salatzen dugu orain Madrilen egingo duten bezala. Honen harira, ez dugu ahaztu behar 2007-12-28an Eusko Legebiltzarrean bidegabeko zor horien kontra jotzea onartu zuen.
Europar Batasunak, Estatu Frantses eta Espainolak defendatzen duten kapitalismoarekin
Gasteizko gobernuak eta euskal erakundeek duten kidetasuna salatzen dugu, armen ekoizpena, proiektu jasanezinak, industria kutsatzailea, kontrol finantzarioa, errekurtsoen ebastea, etabar bultzatuz, kolonialismo berria besterik ez dena, non Espainako, Gasteizko Gobernuak eta euskal eliteak paper protagonista baituten.
Euskal Herritik, Latinoamerikan bizi izaten diren politika hauek bultzatutako hainbat zapalkuntza egoeren aurrean, horietako asko nahiko ezagunak gure artean, elkartasuna adierazi nahi dugu.
Hemen ditugun arazoen sustraia (lan prekarietatea, eredu ekologikoa, gehiengoaren txirotzea gutxiengo baten aberastearen aurrean, pribatizazioak, askatasunen murrizketak, erabakitzeko eskubidearen ukazioa, etabar) mundu mailan guztiok ditugun arazoen sustrai bera da: Europa eta beste potentzi geografikoen gorentasuna den kapitalismoa. Honen aurrean, indarrak bildu beharra daukagu. Alternatibak elkarlotu behar ditugu.
Kapital eta gerraren €uroparen aurka eta bere krisiaren aurka.
Herrien arteko elkartasunaren alde!!
ESK - LAB - LKN/CGT (Banka) - STEE-EILAS - EHNE - AMB/BEA - Bilgune Feminista - KEM/MOC - GKK - EGK - ANTIKAPITALISTAK - GOGOA - ALTERNATIBA - Gazte Komunistak - PCE - BBVAren KONTRAKO PLATAFORMA - EKOLOGISTAK MARTXAN - BILBOKO EZKER ABERTZALEA - KAKITZAT - KOMITE INTERNAZIONALISTAK - Zordunok/RCADE - Bakea eta Duintasuna/OMAL - HEGOA - MUNDUBAT - MUGARIK GABE - Euskadi-Cuba