Bilbogune arrakastatsua

Harrera onarekin igaro zuen eguna larunbatean Bilbogune azokak

Hamaika pertsona pasatu zen atzo Arriagatik, Bilbogune egitasmoan parte hartzen zuten kolektibo desberdinen materiala ikusi eta erosteko. Bertan ekimen desberdinak burutu ziren.

Bilbogunek argitaratutako boletina

Emakumeen borrokari eskeinitako edizio honetan Etxeko Langileek izan ziren merkatuari hasiera eman ziotenak. Gero, “Mujer, trabajo y sostenibilidad” izeneko tailerra, “Seguiremos en marcha hasta que todas las mujeres seamos libres” hitzaldia eta “ADN migratorio” tailerra. Guztiak partehartze handiarekin.

Eguerdian bazkari beganoa eskeini zen, eta arratsaldean, Tirante Plataformako erakustaldi musikala eta Bizkaiko Golfoak-en kontzertuarekin bukatu zen Bilbogunea.

Gazte Komunistak parte hartu zuen Bilbogune merkatua. Hurrengo Bilbogunea ekainaren 4an izango da eta Oroimen Historikoa izango du ildo bezala.