Maiatzaren Lehena: Borroka udabarri baten hasiera
Maiatzaren 1a, tradizionalki langile klasearen aldarrikapenerako eguna izan da, eta bereziki gazteri langile eta ikaslearentzat. Izan ere, lan baldintzarik latzenak pairatzen baititugu. Hala ere, ezbairik gabe adierazi dezakegu aurtengo Maiatzaren 1a hau, txarrenetarikoa dela Euskadi eta Nafarroako milioika langile gazterentzat.
Behin ere, lapurtutako demokrazia hau sortu zenetik bizitako olatu neoliberal latzenak jotako testuinguru batean topatzen gara. Azken lan erreforma, eta PP eta PSOEren gobernuek- burgesiaren menpe daudenak- ezarritako aldaketak dira lapurreta normaltzat joarazten dutenak: Soldatak baxatzea, negoziazio kolektiborako eskubidea galtzea, prekarietatean igoera, berdintasunaren alde emakume langileen borrokan atzera pausuak ematea, soldata ez zuzenen murrizketa zerbitzu publikoen mozketa edo eliminazioarekin, eta klaseen arteko ezberdintasunen handitzea estatu soziala suntsituz eta oinarrizko zerbitzu publikoak zerbitzu asistentzial hutsetan bihurtuz. Honek, hezkuntza edo osasuna bezalako oinarriko zerbitzuak, aberatsentzako eta pobreentzako bereiztera eramango gaitu.
Datu hotzak kezkagarriak dira eta ikuspegi larria marrazten dute: Estatuan, etxebizitzen %22a pobreziaren lerroaren azpitik bizi dira eta 5.270.000 pertsona baino gehiago langabetuta daude.
PPren gobernuak, UPN eta PSOEren eskutik, euren politikak aurrera eraman dituzte mozketa orgia batean, zein krisi osteko demokrazia bat marraztu nahi duten non boteretsuek langile klasearen askatasun eta duintasunarekin amaitu dezaketen.
Gazteria langile eta ikaslea, egoera honetatik txartoen ateratzen garen populazioaren sektorea gara, %50aren inguruan dauden desenplegu tasekin, 1000 eurotara gutxitan heltzen diren soldatekin, eta lan prekarietate maila batekin zein mozketekin txarrera jotzen duen. Gainera, eskubide galera larria pairatzen ari gara, eskubideen galera, edo oinarrizkoak diren zerbitzu batzuetarako sarbidea itxita ikusiz, hala nola, osasuna edo unibertsitatean ikasteko eskubidea.
Maiatzaren Lehen honetan ere, burgesiak euren krisia ordaindu arazi nahi digu. Baina aurten, geu gara, langile klasea, euren aurkako mozketa olatua sortu behar dugunok. Euren pribilegioen mozketa olatua. Olatu bat zein, mobilizazio demokratikotik, ez poztasun sozial egoera aditzera eman behar duena, eraldaketa sozialerako beharra kaleratu, eta gizakia eskulan hutsaltzat jotzen duen ereduaren gainditzea suposatzen duena.
Zentzu horretan, Gazte Komunistaketik Maiatzaren 1a dela eta mobilizaziorako deialdia egiten dugu, behetik jaiotzako mugimendu baten lehen adierazpen bezala, neoliberalismoaren aurkako gorrotoa adierazteko eta beste sistema bat ezartzeko no, gure bizitzak, euren etekinen aurretik dauden. Kaleratzeko ordua da, eta mobilizazioetan beroa izango den udaberri bat prestatzeko. Gure gaur eguna berreskuratu nahi dugulako, gure etorkizuna lapurtu ez diezaguten.
GORA MAIATZAREN LEHENA!
GORA LANGILERIAREN BORROKA
GORA GAZTERI LANGILE ETA IKASLEA!