GAZTEAK EZ GOAZ, BOTATZEN GAITUZTE. EUREK JOAN DAITEZELA!

Aski da! Desesperazioa gero eta gehiago jasan behar duen generazio baten parte gara; Generazio baztertua, merkatu laboraletik kanporatuta, bizilekuak uztera bultzatutakoa…

Troikagatik aldarrikatutako politika soila, demokrazia barik gehiengoen interesen kontran ezarritakoa, ez du biztanleriaren pobrezia baino gehiagorik ekartzen. PPSOEk aprobatutako erreforma guztiak kapitalismoaren onura lortzeko bakarrik sortu dituzte, gure esplotazioaren bidez lortzen ari direnak.

Lanbidetik botatzen gaituzte. Hau baliozten duten zifrak baditugu; Espainia mailan ia 6 milioiko langabezia, hauetatik %60 gazteak izanik; Europako langabezia-tasarik handiena, alegia. Bitartean, gero eta eraso gehiago egiten dira eskubide laboralei, enpresari gero eta botere handiagoa emanez; Kaleratze merkeagoak, soldaten jaitsierak, hitzarmen kolektiboen deuszestaketak…etab. Horrela ezinezkoa egiten da bizitza proiektu bat aurrera eramatea, langabezi hau gure krisiaren ardatza izaten jarraitzen badu. 

Gure lurretatik botatzen gaituzte. Emigratzera kondenatu nahi gaituzte bizi baldintzak hobetzeko asmoz. Bizilekua uztea edota desenplegua irtenbide bakarra dela ikusarazi nahi digute, estatu espainiarren beste leku batera (edo beste herrialde batera) joateko, bizi eskasarekin jarraitzeko, seguruenik eskubide gutxiagoekin eta ustiapen gogorragoekin.

Ezin dugu onartu. Txirotasuna, bazterketa soziala eta egunero 500 baino gehiagoko etxe kaleraketak eragiten dituzten politika kriminal hauekin bukatzea beharrezkoa da.

Badakigu beste irtenbiderik badagoela, eta hau gaur eguneko mobilizazio iraunkorraren prozesua aurrera eraman ahal izateko indarrak pilatzen jarraitzea da, kapitalismoaren kontran borrokatuz espazio unitarioetatik abiatuz. Honetarako indar-korrelazio aktuala aldatzeko eta botere gatazkaren helburua lortzeko bokazioa behar dugu, badagoelako alternatibaren bat egoera hauei aurre egiteko, eta hau Sozialismoa da.

Gero eta agerikoa da eskubide sozialak, gazte-laboralak eta kapa popularren multzoak ez dutela lekurik esparru kapitalistan. Honen gaindiketa botere popularraren sorkuntzagatik igarotzen den behar iraultzaile bat da. Iraultza bat antolatzean datza, indar eraldatzailearen bidez.

Horregatik da Gazte Komunistak deialdi bat egiten duela ikasle eta langile gazteei iraultza hau aldarrikatzeko, auzoetan, ikas eta lan-zentroetan antolatzeko, elkartasuna zabaltzeko, kalera irteteko…

Bada ordua klase langilea berea dena hartzeko!