Ekainak 6 Okupazioa aurrera manifestazioa Bilbon
Gora Kukutza! Gora okupazioa! Elkartasuna ez da delitua!
KukutzaIII gaztetxea 2011ko irailaren 21etik 23ra hustu eta bota zuten, eta milaka pertsona bertara hurbildu ziren haien elkartasuna adieraztera eta interes politiko eta sozial handiko proiektu autogestionatua babestera. Horietatik, 300 lagunek mediku txostena eskatu behar izan zuten polizien kolpeen ondorioz (300 zauritu baino gehiago) eta 80 inguru atxilotu zituzten. Auzotik zebilen edonor poliziaren bortizkeriaren helburu zen, bai auzoan elkartasuna adierazten zegoen jendea zein lanera zihoana, seme-alabak eskolara eramaten saiatzen zena, paseatzen zebilena…
Gaztetxea defendatzeagatik atxilotutako 80etatik teilatuan atxilotutako 23 lagun epaituko dituzte hurrengo hilabeteetan. Ustezko usurpazio delituarengatik guztira 22.080€ko kalte-ordaina eskatzen diete, eta gazte bati ustez agintaritzari eraso egiteagatik 3 urteko kartzela zigorra.
Honetaz gain, oraindik ere barikuan atxilotutakoen epaiketa egiteke dago, 30 hilabeterainoko kartzela zigorra eskatzen diete.
Usurpazio delitua eraikin zahar bat okupatzeagatik, Cabisa enpresak urte luzeetan utzitakoa. Enpresa honek hainbat epaiketa izan ditu iruzur inmobiliarioa egiteagatik. Gainera, bat-bateko eraisketaren ostean, gaztetxea zegoen orubean ez dago inolako eraikinik.
Agintaritzari erasoa gezurrez betetako txostenetan oinarritzen da, non polizien bortizkeria eta haien jarreraren proportzionaltasun falta gezurrez eta kontraesanez estaltzen den.
Agintaritzari jarkitze edo erresistentzia delitua, interes politiko eta enpresa pribatuen aurrean, interes kultural eta sozialak defendatzeagatik.
Ikasle alemaniarren epaiketak argi eta garbi utzi zuen polizien hitza faltsua zela,absolbitu baitzituzten. Kontenedore bat erre eta errepidean gurutzatzea egotzi zieten, baina egun, ordu eta toki horretan ez zen kontenedorerik erre, berriro ere polizien txostenaren faltsutasuna argi utziz.
Prozedura guztiek ertzainen hitza izan dute oinarri, behin eta berriro faltsua dena erakutsi duguna.
Gertaera guzti hauek eta KukutzaIII hustu eta eraistearen interesa udalaren erantzukizuna dira hainbat talde politikoen babesarekin, berriro ere haien politika urbanistikoa eta politika sozial eskasa agerian uzten zuen proiektua baitzen.
Guzti hori salatzera eta Kukutza III proiektuaren alde 8000 pertsona inguru hurbildu ziren. Defendatu genuen eredu kultural eta sozial honen aldeko borrokak aurrera darrai, eta horrexegatik ekainaren 6an, 19:30etan mobilizatzeko deia egiten dugu. Bilboko udaletxetik irtengo da manifestazioa, epaitegietatik pasatuz eta Sabin Etxean bukatuko da, inputatu, atxilotu, zauritu zein identifikatutako guztiei gure babesa helarazteko eta PNVren esku dagoen udal gobernuaren politika salatzeko.
Gora Kukutza! Gora okupazioa! Elkartasuna ez da delitua!