VENEZUELAKO AZKEN ERASO KOLPISTAK ARBUIATZEN DITUGU.

VENEZUELAKO AZKEN ERASO KOLPISTAK ARBUIATZEN DITUGU.​

Euskal Herriko Venezuela Aurrera plataformatik  pasa den Ekainaren 27an Venezuelako Errepublika Bolivartarraren Barne harremanetarako Herri Boterearen ministerioaren eta Justiziako Auzitegi Gorenaren egoitzaren kontra eginiko terrorismo izaera duten eraso armatuak arbuiatzen ditugu.

Gure iritziz eraso hauek Venezuelako eskuin sektoreek habiaturiko estrategia kolpistaren baitan kokatu behar dira, kanpoko botere eta gobernuen babesa duena (bertzeak bertze Espainiako Gobernuarena), eta azken helburua 199ab abiatu zen prozesu iraultzailea eta Asanblada Nazional Konstituziogilea zapuztea jakinik Uztailaren 30ean erreferenduma eginen dutela.

Venezuela Aurrera plataformatik Venezuelako herriari eta bere erakunde demokratikoei gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu, eta aldi berean Euskal Herritik gure elkartasun internazionalista helarazi nahi diegu.

Orain bi aste Bilboko karriketara Venezuelako herria babestera irten ginen, eta azken egunetan pasatu dena ikusirik, kanpo injerentzia saiakerak salatzeko helburuarekin Venezuela Bolivariarraren aldeko ekimenak biderkatzeko deia luzatzen dugu.

Venezuela Aurrera! Ez dira pasako!