EUSKARA: BIZI ETA ERAIKI!

Euskararen egunean, EUSKARA: BIZI ETA ERAIKI!

(más abajo en castellano)

Urtero, abenduaren 3an, kaleetan, sare sozialetan eta hedabideetan euskararen aldeko leloak aurki ditzakegu. Aurten, Euskaraldia dela eta, mezu hauek azaroaren 23tik presente egon dira. Ekimen hau aurrerapausu bat izan da, baina, hala ere, neurri gehiago sustatzea beharrezkoa da. Euskaraz bizi nahi dugu, euskara eraiki behar dugu.

 

Horretarako, premiazko hiru urrats aurkeztu nahi ditugu.

1) Euskaraz bizitzeko eskubidea bermatu behar da. Euskaraz bizi, ikasi eta lan egin nahi dugu, eta eskubide hau bermatzeko baliabideak jartzea beharrezkoa da.

 

2) Euskara ikasteko hezkuntza publikoa eta doakoa behar da. Gazteok gure ikaslekuetan eta helduok ikastaroetan euskara ikasteko eskubidea izan behar dugu, hezkuntza publiko eta doakoan.

 

3) Hizkuntza zonifikazioarekin amaitu behar dugu. Edonon euskara eta euskaraz ikasteko eskubidea bermatu behar da, eta zonifikazioak eskubide honen aurka egiten du.

 

Euskararen egunean eta egunero, EUSKARA: BIZI ETA ERAIKI!

 

---------------------------------------------

 

En el día del euskara, ¡VIVE Y CONSTRUYE EUSKARA!

Todos los 3 de diciembre, en las calles, redes sociales y medios de comunicación nos encontramos con mensajes a favor del euskara. Este año, debido a la iniciativa de Euskaraldia, estos mensajes han tenido un gran protagonismo desde el 23 de noviembre. Es imprescindible que este avance que ha supuesto esta iniciativa se acompañe de más medidas. Queremos vivir en euskara, queremos construir euskara.

 

Para ello, proponemos tres medidas urgentes.

1) Derecho a vivir en euskara. Queremos vivir, estudiar y trabajar en euskara, y para que este derecho sea garantizado hay que poner los recursos necesarios.

 

2) Educación pública y gratuita para aprender euskara. La juventud en nuestros centros de estudio y las adultas en cursos, queremos tener derecho a aprender euskara de forma pública y gratuita.

 

3) Acabar con la zonificación lingüística. En cualquier sitio debe garantizarse el derecho a aprender euskara y a aprender en euskara, y la zonificación vulnera este derecho.

 

En el día del euskara y todos los días: ¡VIVE Y CONSTRUYE EUSKARA!