Atez-ate sistema Donibanen ezarri zutenez geroztik, Gazte Komunistakook gipuzkoar gizartean ematen ari den eztabaida faltsu, kutsatu eta zentzurik gabekoa dena salatu nahi dugu, ke oihal bat besterik ez dena. Alde batetik, PPk, PNVk eta PSEk duten jarrera interesatua salatzen dugu, alegia, hondakinen birziklapenaren inguruko benetako eztabaida indargabetzen duena. Azken batean, haiena haserrealdi bat baino ez da. Horrela, guk Atez-atekoaren edo 5. edukiontziaren alde egiten dugu; izan ere, sistemak aurrera egin ahala, sortutako hondakin bolumena murriztuko litzateke, errauskailuaren proiektua bideraezin bihurtuz...